XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestela esanda, norberez bertan egotea beharrezkoa izan ez dezaten izapide guztiak telefonoz egin ahal izango dira.

Baliatzaileak zerbitzu hoiek guztiak bere esku izatea, jakina, horretarako behar den azpiegitura izan dedinaren baldintzapean dago.

Horrek telefono-hari sare haundi bat eta estekaketak oso seguruak izatea eskatzen ditu (zurrumurru-hotsak eta etenak izan daitezenaren arriskuak oso-oso txikiak izan behar dute).

Horrek guzti horrek erresumako telefono-sarea birrantolatzea eskatzen du.

Horrek lan-moeta asko ekarriko ditu, eta hoiek egin ditzatenak ere lanbide askotakoak izango dira.

Hor, telefono-hariak jartzen ari daitezenetatik hasi, eta esteka-mahaiak jarri ditzatenak, hoien zaingoaz arduratuko direnak eta hoien taiuketa egin dezatenak sartzen dira.

Erapidetza-injenierotzan aituak ere beharko dira sareen egitura zehazteko.

AUKERAK ETA ETORKIZUNA.

Tele-elkartzepideez ihardutzean, hoietara iristeko edo argipideak hartzeko bide izango diren erabiltze-apailuez ere hitz egin beharra dago.

Hoiek telefonoa, bideoko ager-laukia, argazki-aldakina, irargailua, tekla-mahaia etabar dira.

Zerbitzuak bere egitekoen arauera birsailkatu daitezke.

Abotsa igortzeko telefono mugikorra eta telefono bideoduna erabiliko dira.

Telex-arentzat, argazki-aldakientzat eta eletronikazko bidaritzarentzat bideoa edo argazki-aldakigina beharko dira.

Honelako zerbitzuak egongo dira, besteak beste: Eletronikazko egunkari-aldizkariak, liburutegiez baliatu ahal izatea, dirua bidaltzea eta ordainketak egitea, joku eta jolasetan eskuhartzea, zinea ikustea, kultura edo hezkuntza-egitarauekiko jarraipena.

Mediku-ikerketak etxetik ateratzeke egin ahal izango dira, eta bai norbere etxea eletronika-bidez zaintzea eta nolanahiko galdera eta itaunketei erantzutea ere.